Aurtengo Pazko Asterako aurreikusita genuen Canariaseko bidaia bertan behera utzi behar izan dugula jakinarazi nahi dizuegu. Arrazoia, egokituta dagoen hotelik ziurtatzen ez digutela da; honen ondorioz mugikortasun murritza duen pertsonek ezin izango baitute parte hartu. Honez gain, bidaiaren salneurria handitu egin da.
Laster izango duzue gure web orrian antolatu ditugun bidaien informazioa guztia eskuragarri (datak, norakoak, salneurriak, ...). Gogoratu Pazko Asteko bidaietan parte hartu nahi baduzue ondorengo datetan egin behar duzuela izen ematea:
- IMSERSO: Otsailaren 20tik 22ra
- PARTE HARTUZ: Martxoaren 1etik 3ra