Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZER DA ATZEGI

Atzegi (Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) 1960an sortu zuen pertsona horien alde lan egiteko bildu zen senide talde batek.

Gaur egun ere, ia 50 urte pasa eta gero, adimen urritasuna duten gipuzkoarren bizi kalitatea hobetzeko lanean segitzen du Atzegik. Adimen urritasuna duten pertsonen erreferente eta bidaide izan nahi du Atzegik pertsona hauen bizialdi guztian, jaiotzen direnetik azkeneko unera arte. Era beran, familiei aholkularitza eskaini eta zerbitzu batzuk eman nahi dizkie urritasun honek eragindako pertsonei, behar duten tokian eman ere zerbitzu horiek.

Horiek horrela, hiru helburu nagusi ditu gure elkarteak:

  • Bakarrik ez egotea. Toki bat eskaintzea familiei, haien gauzak entzuteko eta ulertzeko prest dagoen jendea ere badela senti dezaten, eta, hala, sentimenduak eta esperientziak elkarri azaldu eta eskubide batzuen alde lan egingo duen talde giroa sortzeko.

 

  • Garatzeko eta aurrera egiteko aukerak ematea urritasuna duten pertsonei. Horretarako, pertsona horien autonomia garatzeko zerbitzuak eratzen eta moldatzen dira, sortzen diren beharrak kontuan hartuta.

 

  • Gizarteak sentsibilitate bat izatea kolektibo honen balioaz, eta, hartara, inguru positibo bat sortzea, atzegizaleagoa, gure gizarteak onartu, balioetsi eta eskubide osoko partaidetzat jotzen dituela sentitzeko bidea izan dezaten Gipuzkoan diren adimen urriko pertsonek.