Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

TXOLARTE EGUNA EIBARREN

Aurtengoan Eibarren ospatu dugu Txolarte Eguna. Gipuzkoako txoko guztietatik joandako 19 Txolarteko talde bertaratu ziren. Guztira 400 pertsona inguru elkartu ginen eta horien artean partaidetza handi egon zen pertsona boluntarioen aldetik.

Festari hasiera, goizeako 11:00etan Unzaga Plazan eman genion. Bertatik abiatuta herri osoan zehar Ustekabe Txarangarekin batera, herrian festa giroa sortuz ibili ginen. Festak Astelena Frontoian jarraitu zuen non, Eibarko Fredy magoaren ikuskizuna eta Txolarte ezberdinek prestatutako dantzak ikusi ahal izan genituen. Kanpoan bazkaldu ostean festak Frontoian jarraitu zuen eta bertan, musikaz eta jolasez gozatu genuen. Festari 16:30ak aldera eman genion amaiera.
Beste urte batez Txolarte Egunaz, Txolarteetan parte hartzen duten pertsonentzat oso garrantzitsua den zitaz, gozatu dugu. Egun polita igaro dugu Eibarko pertsonen eta Instituzioen inplikaziori, ilusiori eta babesari esker. Mila esker guztioi!

Ondoren uzten dizuegu argazkiak ikusteko esteka.

 

Argazkiak ikusi

Irakurketa erreza Larunbatean ospatu genuen Txolarte Eguna Eibarren.
Bertan 400 pertsona elkartu ginen.
Jaialdia Eibarko Astelena frontoian izan zen.

 

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia