Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

SENTSIBILIZAZIO KANPAINA BERRIA

Gaur hasi da gure sentsibilizazio kanpaina berria. #KaleAtzegizale lelopean adimen desgaitasuna duten pertsonen egunerokoa errazten duten jarrera positiboak eskertu nahi ditugu. Kanpainaren sedea jarrera hauek ikusgai egitea da, jokabide hauek orokortzeko eta horrela ingurune atzegizaleago bat lortzeko asmoarekin.

Kanpaina aurkezteko prentsaurrekoa egingo da gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian eta ondorengo egunetan ekimen ezberdinak ospatuko dira Gipuzkoa osoan zehar. Besteak beste, urriaren 18an kanpainaren ekitaldi orokorra egingo dugu Donostiako Antzoki Zaharrean. Etortzeko asmoa baduzu, Atzegiko bulegora deitu (943 42 39 42 telefonora) edo atzegizale@atzegi.org helbidera mezu bat idatzi zure gonbidapena eskatzeko.

Kanpainaren inguruko informazioa zabaltzeko egin klik hemen

Kanpaina jarraitu ahal izateko mikrosite bat eratu dugu. Bertan kanpainarako sortu ditugun bideoak ikusi ditzakezue baita tutorial bat zuen #kaleatzegizaleen argazkiak bidaltzeko argibideekin. Horrela zuen egunerokoa nola errazten duten jakingo dugu eta.

Mikrositea bisitatzeko egin klik hemen



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia