Larunbatean, maiatzak 30 goizez, Atzegik Olatu Talka festibaleko "Jolas Mugi" ekimenean parte hartuko du.
Marta eta Joseba izango dira elkarteko ordezkari eta Donostiako Alde Zaharretik ibiliko dira gida modura, bertako txoko berri eta bitxikeriak erakusteko.
Bisitari amaiera emateko helduentzako jolasak egingo dira beste elkarteetako kideekin batera.
Bisita 12:15etan hasiko da Zuloaga plaza eta izena emateko gipuzkoasolidarioa@kutxa.eus helbidera idatzi beharko duzue "Jolas Mugi" ekimenean parte hartu nahi duzuela adieraziz.