IRADOKIZUN POSTONTZIA |
Gaur jarri dugu bulegoan Atzegiko iradokizun postontzia zuen iritzia jaso nahi dugulako. Atzegi osatzen dugun pertsona guztiek (adimen urritasuna dutenek, senideek eta boluntarioek) atsegin duzuena eta atsegin ez duzuena kontatzea nahi dugu baita gure lana hobetzeko ideiak ere jaso nahi ditugu.
Eta horregatik jarri dugu postontzia bulegoan, irakurketa errazean prestatu dugun inprimakiarekin batera. Gure web orrian ere sortu dugu online postontzi bat zure iritziak modu errazagoan utzi ahal izateko. Sakatu hemen postontzian sartu nahi baduzu.