FEAPS KALITATE EREDUA |
Pasa den urrian, bai ATZEGIk eta baita ATZEGI BABES FUNDAZIOAk ere FEAPS kalitate ereduaren akreditazio prozesua hasi zuten, KONPROMEZU etapan. Horretarako entitate bakoitzak juntakide, boluntario, adimen urritasuna duten pertsona eta profesionalez osaturiko talde bana eratu du, hainbat bilera izan ostean, autoebaluaketa prozesu bat aurrera eraman eta datorren 2-3 urtetan zehar garatuko den hobekuntza plan bat zehazteko helburuarekin.
Saio hauetan zehar, kudeaketa, etika eta bizi kalitatearekin erlazionatutako gaiak landu ditugu, gure eguneroko eginbeharretan ezinbesteko elementuak direnak. Izan ere, adimen edota garapen urritasuna duten pertsonak era apropos batean babesteko, gure lanean bateratu beharreko hiru aspektu dira hauek, aldi berean beraien autonomia eta eskubideen bermea sustatu eta gizarteratze hobea lortzeko.
Hau horrela izaki, gure ekimena eta filosofia kalitatezko kudeaketa etiko eta garden batera bideratu behar ditugula kontsideratzen dugu.
Atzegik eta atzegi babes fundazioak beren lana hobetu nahi dute, urritasuna duten, pertsonei kalitatezko laguntza, eskeiniz bizitza hobea izan dezaten.