Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ESKORIATZAN, BILERA ETA BAZKARIA

Joan den maiatzak 26an Deba Goienako bazkideen bilera orokorra izan genuen Eskoariatzan eta baita eskualdeko bazkideen urteko jaialdia ere. Bileran zerbitzu berriei buruzko informazioa emateaz gain, monitore boluntarioei familien esker ona erakutsi nahian, "Nahi dudalako" bideoa ikusi genuen. Bideo honetan monitore boluntario batzuk beraien esperientzia esplikatzen dute, beste batzuk boluntario egitera animatzeko . Ondoren Eskoriatzako museoa bisitatu genuen. Eta ederki bazkaldu ondoren, dantza saio atsegina izan genuen!

Egun beean, Irunen Bidasoa eskualdeko bazkaria egin zen eta baita ere, Amasan, Tolosaldeako familiek ohitura denez, urteroko paellada antolatu zuten.

Klikatu argazkiak ikusteko



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia