2017ko urtarrilaren 1an, Atzegi elkartearen oinarria honelaxe eratuta dago:
- Familiak: 2.138 familia kideren bat adimen urritasuna duena daukatenak. Familia horiek adimen urritasuna duten 2.233 pertsona ordezkatzen dituzte Gipuzkoa guztian.
- Bazkide laguntzaileak: 2.677 pertsona beren borondatez Atzegi elkarteari urtean diru kopuru jakin bat emanez laguntzen dutenak.
- Atzegizaleak: 9.771 lagun beren izena eta helbidea emanez konpromiso bat hartzen dutenak: adimen urritasuna duten pertsonei laguntzea eguneroko bizitzako gorabeheretan. Era horretara, mezu positibo bat zabaltzen dugu, gizarteak kontzientzia har dezan. Izan ere, horixe baita gure elkartearen egitekoa: mezu positiboa zabaltzea eta gizarteak kontzientzia hartzea.