Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

"BEGIRADAK" FESTIBALA IRISTEAR DAGO

Datorren astean hasiko da Ikertzek antolatzen duen Otras Miradas-Begiradak Nazioarteko III. festibala. Ekimen hau lehen eta bigarren hezkuntzako ikasle eta kolektibo ezberdinei zuzenduta dago. Azaroaren 21etik aurrera festibalean parte hartuko duten laburmetraiak proiektatuko dira eta festibalari amaiera emateko sari banaketa egingo da 25ean. Antolakuntzak Atzegiko kideentzat gonbidapenak luzatu dizkigu amaiera ekitaldirako; beraz, zure gonbidapena jaso nahi baduzu Atzegira deitu (943 42 39 42) eta zeurea eskuratu dezakezu.

Jakingo duzuen bezala Atzegiko Zine eta Bideo taldekoek "El precio de la fama" laburmetraia aurkeztuko dute txapelketara; beraz, zorte on!!



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia