Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ATZEGIKO TXOLARTEAK LOKAL BERRIA ESTREINATUKO DU EKAINETIK AURRERA

Azpeitiko txolarteak lokal berria izango du laster.

Hura prestatzeko lanak 2021eko abenduan hasi ziren eta amaitzear dira.

Lokala Perez Arregi plazan dago, parte zaharrean, eta Txolartearen jardueretarako, hitzaldietarako eta familien zein komisioaren bileretarako balioko du, besteak beste.

120 metro karratu izango ditu, sukalde-jangela batekin, egongela batekin, proiekzioetarako eta atsedenerako txoko batekin eta bileretarako espazio batekin.

Lokal berria udalak eskaini dio Atzegiri, Azpeitiko komisioak eginiko eskaerei eta lanari erantzunez. Eskerrik asko!



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia