ATZEGIKO ERAKUSKETA AZPEITIAN |
Gaur arratsaldean zabalduko da Azpeitian Atzegiko 98ko kanpainaren lelopean "Ezagutzea eta maitatzea bat dira" erakusketa. Eskualdeko senideek antolatutako erakusketa honen helburua Urola Erdiko biztanleen artean adimen desgaitasuna ezagutzera ematea da.
Erakusketa azaroaren 26ra arte egongo da zabalik eta bertan Jon Andoni Martin argazkilari eta artista Azkoitiarraren “Begirada garbiak” lana ere ikusteko aukera izango duzu. Ordutegia 17.30etatik 19,30etara astelehenetik ostiralera eta 12.00etatik 14.00etara asteburuan. Animatu zaitez!!!