Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ADIMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO PLAZAK BABES OFIZIALEKO ETXEEN ESLEIPENEAN.

Oso pozik gaude Legazpiko udalak pasa den apirilaren 21ean babes ofizialeko 66 etxeren esleipena egiteko baldintza administratiboak egiteko orduan hauetako 2 adimen urritasuna duten pertsonentzako apartatu dituelako.  Atzegik  jarrera honen oso balorazio positiboa egiten du luzaro bilatu izan den zerbait delako  eta adimen urritasuna duten pertsonen eskubideentzako aurrerapen handia dela deritzogu.

 
Berria oso garrantzitsua da promozio honetaz baliatu ahal izango direnentzat nahiz Euskadiko beste herri batzuetan sor daitezkeen besteetan lortu ahal izango dutenentzako.  Ea baldintza plegu honen eredua kontuan hartzen duten beste promozio ofizial  batzuetarako. Nolanahi ere, “eredu” edo “adibide” bezala balioko digun plegua izango dugu bidea urratzen jarraitzeko.
 
Atzegik alegazio batzuk bidali zizkion Legazpiko udalari, eskerrik beroenekin eta errekonozimenduarekin batera, eta zati bat onartu egin zuten.  Ziurtatu beharreko diru sarreren gutxienekoa 9.000 eurotik 3.000ra jaistea eskatu genien adimen urritasuna zuten pertsonen kasuan, eta ontzat eman zuten. (2009ko abuztuaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofizialean)

Informazio gehiago:

 
 
 
 
 


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia